XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orio'n, sasi tolosarrak

Asun-miñari bezela Euskal-Orriari begiratzen ez diogunok, egunero-egunero bere lerrotan zear gabiltzanok, joan zan ostegunez, xelebrekeri bi irakurriak gaituzute.

Orio'ko Batzokiari asto-lekua zegiotenak tolosarrak noski... ¡Uuutikan!.

Orio'ko ondartzan amabostaldi bat igaro dun ume-mukitsu-xorta apaizen aurrean, si los curas y frailes supieran abestutzen zuten ume aiek tolosarrak beraz....

Olakorik!.

Olakorik, bai, egundaño olakorik.

Noiztik ordea, arpegia azeituna margo antzekoa dutenak tolosar jatorrikoak? Noistik, Tolosa-ko lantegin babesean jaiotzea gertatu zaioten umeak tolosarrak?.

Noistik euzko-odol kutsurik ez dutenak, eta tolosar gurasoengandik tolosartasun ikaskizun bat jaso gabeko umeak tolosarrak?.

Orio'ko idazle argiak ortxe zion ba: tolosarrak zirala.

Etzien nunbait ondo arpegira begiratu.

Norbaitek esango du: ¿Zer kasta arraio dizkiagu tolosar oiek?.

Galdera orok erantzuna izaki, eta onek ere bai: ¿Tolosarrak zer kasta geran? Batzoki baten aurretik igarotzean, asto-lekua deitzen ez dakigunak, Apaiz bat aurretik igarotzean, si supieran los curas y frailes abestu gabe, txapela erazten, edo ixillik egoten dakigunak.

Orixe gera tolosarrak.

Olakoxea da gure kasta.

Besterik ez, baño azikera onekoak.

Edozein alderditatik gañera!.

Beraz, amabostaldia Orio'n igaro duten mutill koxkorrak, ez dira tolosarrak, izenez baño.

¿Kastaz? Auskalo nungoak: Amaika alderditakoak mantentzen dizkik, erri xar onen errapeak eta.

Orio'ko Batzokiari asto-lekua izena eman nai ziotenak ere, ez dira tolosarrak ez, izenez baño.

Auskalo nungoak...

Tolosarrak, guraso tolosarrengandik tolosartasun txertua artu degunak, azikera ona oi degu.

Edukazioa.

Jauna'ri esker.

UZTURRE.